Ziurgabetasun egoeran, Urola Erdiko industria baikor 2022. urterako

2022-06-30

Urola Erdiko industria ehunak 2022.urtean duen egoera orokorraren azterketa egin du Iraurgi Berritzen-ek, epe motz eta ertainera eskualdeko enpresek izango dituzten beharrak hautemateko.

Hain zuzen, Martxoak 22 eta Ekainak 1a bitartean, industriaren egoera azterketa bat burutu du, eskualdeko 113 enpresa industrialei luzatutako galdeketa berezi baten bidez analisia eginez. Enpresen aldetik jasotako erantzunen kopuruak, industriak eskualdean sortzen duen enpleguaren %70 inguru osatzen du; ondorioz, azterketa honen emaitzak esanguratsuak direla esan daiteke, eskualdeko industriaren egoera ezagutzeko.

Ondorengo parrafoetan azterketaren datu esanguratsuenak azpimarratuko dira.

2021.urtearen bilakaerari dagokinez, 2019 urtearekin alderatuta, fakturazioari erreparatuz:

  • Erantzun duten enpresen %65-ak 2021-ean 2019an baina gehiago fakturatzea lortu du. Igoerarako arrazoi nagusiak, besteak beste, “bezeroen aktibitatea handitzea”, “bezero berrien eskaerak” eta “negozio unitate berri bat abian jartzeagatik” izan dira.
  • Enpresen %9-k, fakturazioan ez du aldaketa esanguratsurik izan. Aldiz, enpresen %26-ak, 2021-ean 2019an baina fakturazio datu baxuagoak erregistratu ditu. 2021-ean jaitsiera eragin duten arrazoi nagusien artean honakoak azpimarratu daitezke: “Bezeroen onarpenetan geldiunea”, “atzerrira irtetzeko zailtasunak”, “lehengaien eskasia”, etab.

2022.urteari begira, enpresen aurreikuspenei dagokienez, honako ideiak azpimarratzen dira:

  • 2022-ko fakturazio aurreikuspenei dagokionean, enpresen %68-ak 2021-ean baina fakturazio zifra hobea lortzea aurreikusten du. Besteak beste, “Bezeroen jarduera igoera” eta “Bezero berrien eskaera igoera” izan dira argudiorik erabilienak. Hain zuzen, erantzun duten enpresen %57-ak %0 eta %20 bitartean haztea aurreikusten dute, eta %11-k %21 eta %50 bitartean haztea.
  • %18-ak fakturazioa mantentzea aurreikusten du. Aldiz, enpresen %14-ak 2022-an fakturazio zifra jaistea espero du. Aipatu diren arrazoien artean, “Bezeroen onarpenetan geldiunea” eta “Ekoizpen prozesuan lehengaien eskasia” izan dira aipatuenak.
  • Galdetegia erantzun duten enpresek 2022-an aurreikusten dituzten zailtasun nagusiei dagokionean, enpresen %75-ak “hornikuntza prozesuak” aipatu ditu eta enpresen %57-ak berriz, “Egoera Geopolitikoa”. Bestalde, nabarmentzekoa da enpresen %38-ak “Pertsona kualifikatuen beharra eta talentuaren kudeaketa” aipatu izana.
  • Lanpostuen sorrerari dagokionean, soilik enpresa batek aurreikusten du lan taldea murriztea. Enpresen, %52-k lan taldea mantendu eta enpresen %46-ak berriz, lan taldea haztea aurreikusten du. Oro har, galdetegia erantzun duten enpresen artean, 2022an zehar, 175 industria lanpostu berri inguru sortzea aurreikusten da. Lanpostu berrien sorrerari dagokionean, “Ekoizpena”, “I+G eta Berrikuntza” eta “Salmenta” arloak izan dira aipatuenak.

Beraz, bai fakturazioaren eta baita enpleguaren ikuspuntutik ere, mantentze edo igoerako joera nabarmendu daiteke 2022.urtean.

Enpresek 2022.urterako ezarri dituzten lehentasunen kasuan, eta joera diren ekimenei erreparatuz, erantzun duten enpresen %75-ak Trantsizio digitala lantzeko interesa agertu du, %52-ak “Talentuaren kudeaketa” eta %45ak Trantsizio ekologiko, Ekonomia Zirkularra eta Jasangarritasuna lantzeko interesa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia