Urola Erdiko langabezia bilakaera onean

2021-11-12

Urria amaieran, Urola Erdian 1.211 langabetu zenbatu dira. Eskualdean zenbatutako langabetu kopurua nabarmen murriztu da azken hilabeteetan eta iaz hilabete berean baina 261 langabetu gutxiago zenbatu dira. Gainera, 2019-ko Urrian 1.227 langabetu zenbatu ziren eskualdean eta beraz Covid-19 pandemia aurreko zifretan kokatu da eskualdea.

Azken hilabeteetan langabetu kopuruan eman den beherakadak langabezia indizea jaistea dakar eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera eta Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, eskualdeko langabezia indizea %7,7an kokatu da Urria amaieran; %6,0 gizonezkoetan eta %9,6 emakumezkoetan. Eskualdeko langabezia indizea, Gipuzkoa (%8,8) eta EAE-n (%11,0) baina nabarmen txikiagoa da.

Bestalde, lan merkatuko beste zenbait adierazleri erreparatuz gero bilakaera positiboa hauteman daiteke. Urteko hirugarren hiruhilekoari dagokionean, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Kontratu kopuruari dagokionean, Lanbideren datuen arabera, Uztaila eta Iraila bitartean 1.866 kontratu zenbatu dira eskualdean, iaz epe berean baina %36,30 gehiago. 2019ko hirugarren hiruhilekoan (2.143 kontratu guztira) adina kontratu zenbatu ez den arren, kontratu kopuruan susperraldi nabarmena hauteman daiteke.
  • Gizarte Segurantzak eskainitako datuen arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan eskualdean zenbatutako afiliazio kopurua nabarmen hazi da. Izan ere, Iraila amaieran 12.875 afliatu zenbatu dira eskualdean azken urteetan erregistratu den zifrarik altuena. Iaz hilabete berean, 12.303 afiliatu zenbatu ziren, beraz, %4,6-ko hazkundea eman da urtebetean.
  • Eskualdean zenbatutako Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eskaerei dagokionean, azken hilabeteetan joera positiboa erregistratu da Lanbideren datuen arabera. Iraila amaieran 543 expediente zenbatu dira Urola Erdian, iaz baina 45 gutxiago.

Aldi Baterako Enplegu Expedienteen Eskaerari (ABEEE) erreparatuz gero, Eusko Jaurlaritzak eskainitako datuen arabera, urteko hirugarren hiruhilekoan Urola Erdian ez da expediente berririk zenbatu. Oro har, urteko lehen 9 hilabeteetan eskualdean 10 expediente zenbatu dira, guztira 84 lanposturi eraginez. Eskaeren gehiengoa, jardueraren etendura bideratu dira eta ezinbesteko kausa argudiatu da gehienetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia