2016 urte bukaeran eman zion hasiera Lanzituz enpleguko programak, bere helburu nagusia ekintzailetza sozialaren bitartez langabeak lan munduratzea zelarik, batez ere sozietate laboralen sorkuntza indartuz.
Programak bi ekintza hartzen ditu bere baitan, ekintzaileek berauen ideia/proiektuak lantzeko ikastaroa eta taldean ekiten duten pertsonentzako aholkularitza zerbitzua egitasmoa sortu bitartean eta ondorengo 6 hilabeteetan zehar.
Ekainean ikastaroen 14. Edizio antolatuta zen eta programa abiatu zenetik 80 pertsona izan dira ikastaroen onuradun. Aholkularitza zerbitzuan bestalde, 65 pertsonek hartu dute parte. Guztira 29 proiektu desbedin aztertu dira eta horietatik 18 enpresa egitasmo bilakatu dira. Horien artean lau egitasmok, ekonomia sozialeko enpresa sortzea hautatu dute. Programan zehar parte hartu duten 145 pertsonetatik 68-k lan munduratzea lortu dute.
Proiekturen lidergotza ASLE Sozietate Laboralak sustatzen dituen erakundeak du, proiektua bi erakundeen arteko lankidetzaren bitartez aurrera emanaz. Programa Europar funtsak eta eskualdeko udalek diruz lagunduta dago eta 2023 urte bitartean egongo da martxan.