2014an Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoan jasotako kontsulta eta erreklamazioak

2015-02-04

Azkoitia eta Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak 2014.urtean zehar 487 Kontsulta eta 201 erreklamazio bideratu ditu. Aurreko urteko datuekin konparatuta,

37 kontsulta gutxiago jaso dira, eta 30 erreklamazio gehiago.

Kontsulta kopurua gutxitu izana aztertzerakoan bi arlo nabari dira, banku zerbitzuak eta etxebizitza.

Erreklamazioen igoerari buruz esan telefoniaren arloa dela aurten ere igoera gehiena izan duen arloa, baita ere nabaria da Besteak arloan aurten 7 erreklamazio jaso ditugula, akademiak, bestelako zerbitzuak (juridikoak e.a.).

Jarraian duzue 2014an jaso eta bideratu diren kontsulta eta errelamazio kopurua:

KOMERTZIOA: 66 kontsulta eta 19 erreklamazio.
ETXEBIZITZA: 38 kontsulta.
TELEFONOA: 121 kontsulta eta 118 erreklamazio.
ELEKTRIZATEA/GASA: 99 kontsulta eta 46 erreklamazio.
ASEGURUAK: 35 kontsulta
GARRAIOAK: 9 kontsulta eta 4 erreklamazio.
BANKU ZERBITZUAK: 31 Kontsulta.
ADMINISTRAZIO PUBLIKOA: 38 kontsulta.
LAGUNTZA TEKNIKOKO ZERBITZUA: 19 kontsulta eta erreklamazio 1.
HOTELAK ETA BIDAIA AGENTZIAK: 6 kontsulta eta 6 erreklamazio.
ETXEZ ETXEKO ZERBITZUAK: 7 kontsulta.
BESTEAK: 26 kontsulta eta 7 erreklamazio.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia