2023 Udako Bisita Gidatu Turistikoak

2023-07-06

Uztaila eta abuztuan burutuko den bisita gidatu turistikoen egitaraua antolatu du Iraurgi Berritzen-eko Turismo Sailak “Loiola Bailara, historia eta paisaia bazterrak” izenburupean. Ondare kulturala, historia eta inguruko paisaia izango dira egitarau honen ardatza eta erabiltzaileei bizipen kultural bat eskaintzea dute helburu.

Egitarau bikoitza antolatu da, bisitak Euskeraz edo Gaztelaniaz egiteko aukera egongo delarik. Asteburu bakoitzean bisita bera bi egunetan burutuko da, egun batean Euskara hutsean eta hurrengoan Gaztelera hutsean.

7 bisita desberdin 24 egun edo irteeratan banatuta Uztaila eta Abuztuan zehar, Uztailean larunbat eta igandetan eta Abuztuan aldiz asteazken, ostegun, larunbat eta igandetan.

Bisitetan parte hartzeko aurrez izena ematea komeni da honako aukera hauetako bat baliatuz:

Honako esteka honetan egitarauaren gaineko xehetasun guztiak:

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia