2030 Agenda, enpresen lehiakortasunerako aukera

2021-11-17

Gaur, Urola Erdiko enpresa industrialek, 2030 Agenda-rekin lerrokatzeko helburuarekin, Iraurgi Berritzen-ek Ikasiz Programaren baitan antolatutako lan saioan hartu dute parte.

Enpresa partehartzaileek, 2030 Agendaren testuingurua Euskadin, Garapen Jasangarriaren Helburuei egin ditzaketen ekarpenak, eta enpresen aldetik 2030 Agendarekin lerrokatzeko dauden abiapuntu eta ikuspegi aukerak aztertu dituzte, ADOS Aholkularitzako Ainhoa Gea-ren eskutik.

Honez gain, BOLTON FOOD enpresaren esperientzia gonbidatu da, eta Helena Orella, Garapen Jasangarriaren arduradunaren eskutik, enpresek aukera izan dute ezagutzeko, enpresatik garatu daitekeen politika jasangarriaren adibide eta praktika ona, ingurugiro eta ikuspegi sozial batetik. 

Lan saioan enpresa hauek hartu dute parte: Astigarraga Kit Line; Sidenor; Ormola; Elkarmedia; Harakai; Berritek; Grupo Sarralle.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia