Ikasturte hasieran lehenetsitako lan ildo amankomunen jarraipena egin eta dagozkion balorazioak zein egokitzapenak egin dituzte elkarrekin besteak beste.
Elkarrekin lantzen ari diren lan ildoak:
- IKASIZ Ikastetxeak proiektua. Sentsibilizazio nahiz kapazitaziora bideratura espazio kolektibo zein banakakoak sortzea helburu duen proiektuaren baitan “komunikazio estrategiak ikastetxeetan” izenpean landu duten dinamikaren balorazioa egin dute, datorren ikasturtean lantzeko intereskoak diren aukera berrien azterketa eta kontrastea eginez.
Martxan diren lankidetza proiektu zehatzen jarraipena ere egin dute. Proiektu bakoitzaren jarraipen operatiboa egiteko proiektu bakoitzak bere lantaldea du, ikastetxe bakoitzeko ordezkaritzarekin.
- Elkarrekin Eraikitzen (Ikasleak beraien ikasketa prozesuan protagonista bihurtzea da helburua, gaitasun zehatzak landu eta eskualdeko eragile sozioekonomikoekin harreman zuzenak bideratuz, elkarrizketa konkretuen bidez).
- ZIMAT Urola Erdian (Zientzia eta Teknologia proiektuen garapena, esperientziak elkarbanatu eta ZIMAT profesionalekin harremanak sustatuz).
- Gerolan Ikastetxeetako orientazio planak indartzera bideratutako proiektua (Ikastetxeetako orientazio planak aberastu; Interesen araberako orientazio ekintza eta bisita zehatzak garatuz eragile desberdinetara).
- Izan Ekintzaile proiektua (Ekintzailetasunaren oinarrizko kontzeptuak landu ikasleekin, ekintzaile errealekin harremanak sustatuz).
IB SAREA Kontseiluari dagokionez, bi espazioen arteko lotura eta azken bileraren inguruko nundik norakoak partekatu dituzte, aurrera begirako pausoen eta ordezkaritzan emango den erreleboaren berri ere eman delarik. Honetaz gain aurten sozioekonomia alorreko eragile ezberdinen partehartzearekin kontatuz ospatu diren XXII. Topaketen inguruan partehartzaileek egindako balorazioa elkarbanatu da.
Eskualdeko 5 ikastetxeetako zuzendariek ikasturtean lantzen ari diren lan ildo amankomunen inguruko balorazio positiboa egin dute.