6 egitasmo berritzaile diruz lagundu dira negozio ideia ezberdinak garatzeko

2019-06-18

Gure eskualdeko 6 egitasmo diruz lagunduak izan dira beraien negozio ideia garatu ahal izateko, LANBIDEk eskaintzen duen ekintzailetza programari esker.

Bi hilabetez ekintzaile hauen lana, beraien negozio ideia aztertu eta garatzea izan da. Horretarako Iraurgi Berritzenen laguntza izan dute eta ibilbide honetan zehar hainbat kanpo eragilerekin aritu gara, besteak beste, Bic Gipuzkoarekin.

Hauek izan dira, garatu diren negozio ideiak: Biodigestore kontrolatua, animalien gorotzetatik gasa sortzea ahalbideratzen duen egitasmoa, “M” egitasmoa, bideojokoen mundura bideratutako hizkuntza baten garapena, Ni_Naiz Yoga Zentru integrala, Lupulo ekoizpeneko egitasmoa, Altzoan, famili hezitzaile zerbitzua eskainiko duen proiektua eta azkenik, “Fisify” egitasmoa, adimen artifizialaren bidez, lesioen diagnosirako erreminta.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia