%7 da Urola Erdiko langabezia indizea urte amaieran

2026-02-05
Tokiko Garapena

Urola Erdian, 2025 urte amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.162 herritar zenbatu dira langabezia egoeran.

Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea Abendua amaieran %7,0an kokatu da. Aldiz, Gipuzkoa eta EAE-ren langabezia indizeak %7,8 eta %9,6koak dira.

Eskualdeako langabezia indizeari generoaren arabera erreparatuz gero, %5,4 eta %8,8 da gizonezko eta emakumezkoen indizea hurrenez hurren.

Urteko azken hiruhilekoaren bilakaera adierazle ezberdinen arabera

Urria eta abendua artean, lan merkatuko adierazle ezberdinetan bilakaera ezberdinak hauteman dira. Besteak beste, honako puntuak azpimarratu daitezke:

  • Urola Erdian, Abendua amaieran 13.101 afiliatu zenbatu dira, iaz baino 37 afiliatu gutxiago, %0,3ko jaitsiera. Aldiz, epe berean, Gipuzkoa eta EAEn %0,7 eta %1,1eko hazkundeak erregistratu dira.

Abendua amaieran, afiliatuen %77,6 erregimen orokorrera bideratzen da. Aldiz, sektore ekonomikoei dagokionean, eskualdeko afiliatuen %41,2 industriara bideratzen da eta afiliatuen %48,1 zerbitzuen sektorera.

  • Kontratuen bilakaerari dagokionean 2025eko azken hiruhilekoan 1.280 kontratu zenbatu dira Urola Erdian. Kontratuen %76,0 eta %18,5 zerbitzuen eta industriaren sektorera bideratu dira.
  • Dirusarrerak Bermatzeko Expedienteei (DBE) dagokionean, Urola Erdian zenbatutako expediente kopuruak beheranzko joera hartu du azken hilabeteetan. Orain urtebete baino 6 expediente gutxiago zenbatu dira eskualdean.
  • Amaitzeko, eskualdean, urte amaieran indarrean 16 Enplegu Erregulazio Expediente (EEE) zenbatu dira guztira. Expediente hauek, guztira, 336 langileri eragiten die.

Iraurgi Berritzenek, datozen hilabeteetan eskualdeko adierazle sozioekonomikoen bilakaera aztertzen jarraituko du, uneoro eskualdeko lan merkatuaren bilakaera ezagutu eta eskualdeko sustapen politikak unean-uneko beharretara egokitzeko asmoarekin.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia