Urola Erdiko pertsonen laneratze eta gizarteratzeko proiektu pilotoaren balorazio positiboa egin dute eragileek aldundiarekin: proiektuari esker 45 pertsonek laneratzeko aukera duen formakuntza ibilbidea osatuko dute

2020-12-16

Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako udalen babesarekin, eta Izarraitz Lanbide Heziketa eta Zabaltzen Sarturekin elkarlanean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna sustatzeko estrategia abian jarri zen Iraurgi Berritzen-en eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ElkarEkin proiektu estrategikoen baitan finantziatuta dagoen “Urola Erdian ElkarEkinez Lanean” proiektuaren bidez. Pasa den abenduaren 16an, Unai Andueza ,- Gipuzkoako Foru Aldundiko Proiektu Estrategikoen Zuzendaria- eta Patxi Leturia, – Gizarte Inklusioa eta indarkeria Matxista jasotzen duten emakumeen Babeserako Zerbitzu burua – gerturatu dira Azpeitiko Basazabal Jauregira, proiektuaren gertuko jarraipena egiteko.

Covid-19 krisi testuinguruan, Urola Erdiaren langabeziaren eboluzioak igoera izaten hasi da, nahiz eta Gipuzkoa eta EAEko langabezia indizea baino baxuagoa izaten jarraitzen duen. Azaroko azken datuen arabera, eskualdeko langabezia indizea %9,2koa da, %7,7 gizonezkoetan eta %11,0 emakumezkoetan.

Egoera honek zaurgarritasun handien duten pertsonengan duen eragina gutxiezteko, eskualde mailako proiektu berritzailea jarri zen abian, pertsonen gizarteratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko elkarlaneko proiektu pilotoen bidez. Proiektu berri honen helburuak, IB tik kudeatua, gizarteratze eta laneratzeko prestakuntza-enplegu prozesu berriak garatzea, eta inklusio soziolaborala sustatzeko zerbitzu sare integratua osatzea dira, eskualdeko inklusio eragileen koordinazioa eta lankidetzaren bidez.

Proiektuak garatzen dituen bi ekintza lerro nagusiak honakoak dira:

1. Laneratzeko prestakuntza ibilbide integratu berriak abian jarri, langabetuen profila eta gizartearen beharren arabera. Urola Erdian oinarrizko konpetentzien prestakuntza eta 2. Mailako Lanbide Zihurtagirien eskaintza indartzea da helburua, pertsona gehienek izan dezaten aukera lan merkatuan sarbidea izateko. Testuinguru honetan, 15 pertsonak pasa den irailak 28tik, parte hartu dute Azpeitiko Basazabal Jauregian, Oinarrizko Konpetentzia Formakuntza Ikastaroan, Zabaltzen Sarturen eskutik. Datorren abenduaren 23an amaitutakoan, partehartzaileek 2. Mailako profesionaltasun-zihurtagirien ikastaroak egiteko aukera izango dute, industria edota zerbitzuen sektoreetan eskaera handia izaten ari diren profiletan (Soldadura eta Mendekotasuna duten Pertsonen Arreta). Proiektuari esker 45 pertsonak eman diote hasera laneratzeko prestakuntzari.

Proiektuaren ildo honetan, oinarrizko ikastaroarekin koordinatuta bi lanbide zihurtagiri berri jarri dira abian: Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketaren eskutik, 2 Mailako Soldadura-ko Lanbide Zihurtagiri berria 15 pertsona partehartzaileekin eta Azpeitiko Udalaren bitartez, Mendeko pertsonei Arreta Laguntza Lanbide Zihurtagiriaren edizio berri bat, beste 15 pertsona partehartzaileekin ere.

2. Bigarren lan lerro nagusia, inklusio soziolaboraleko zerbitzu sare integratua garatzea da, eskualdeko laneratze eta gizarteratze eragileen koordinazioa eta elkarlanaren bitartez. Ildo honetan, otsailean abian jarritako UrolanEkin Sarean, eskualdeko egoeraren diagnostiko eta beharrak aztertu, eta lehentasunezko ekintza lerroak adostu ziren, enplegu eta arlo sozialeko eragileen artean ekintza plana aktibatuz, proiektu talde desberdinekin, IBtik koordinatuta. Ekintza plan honek ahalbideratu du, besteak beste 6 ekintza eta proiektu talde desberdinak aktibatzea. Hauen artean aipatzekoa da, datozen egunetan herritar eta eragileei banatuko den “Urola Erdiko gizarteratze eta laneratze eragileen baliabideen mapa”, eskualdean eskeintzen diren zerbitzuak ezagutzera emateko.

Eragile partehartzaileak: Lanbide, Azpeitia, Azkoitia eta Azpeitiko Udalen Gizarte Zerbitzuen Sailak, Zabaltzen Sartu, Izarraitz Lanbide Heziketa; Katealegaia; Gureak, Gurutz Gorria, KZ Gunea; Kalexka; CEPA; Gazte Bulegoa.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia