Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa
Zer da KIUB?
Kontsumitzaileen Informaziorako udal bulegoa Iraurgi Berritzenek Azpeitia, Azkoitia eta Zestoako herritarrei eskaintzen dien doako zerbitzu bat da. Bere helburuak honakoak dira:
- Informatzea eta jakinaraztea nola defendatu ditzaketen dituzten eskubideak eta betebeharrak.
- Kontsumitzaileen erreklamazioak jasotzea
- Kontsumoari dagozkion gaiei buruz, heztea eta prestatzea
Eskaintzen dituen zerbitzuak
- Kontsultak eta informazio eskaerak aztertzea
- Erreklamazioen azterketa eta tramitazioa
- Arazoa konpontzeko aldeen arteko bitartekaritza
- Produktu eta zerbitzuen konparaketa analisiak
- Arbitraje prozedurei hasiera ematea kontsumitzaileek eskatuta
Nor DA kontsumitzailea?
Edozein nazionalitate edo bizileku izanik, ondasun higigarriak edo higiezinak, produktuak edo zerbitzuak azken hartzaile gisa eskuratu, erabili edo baliatzen dituzunean.
Adibidez:
- Erabilera partikularrerako argazki makina erosten duzunean
- Zure etxebizitzarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean
Nor EZ DA kontsumitzailea?
Baldin eta produktu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratu eta ekoizpen edo merkaturatze prozesu batean edo zerbitzuak eskaintzeko prozesu batean integratzen baduzu, nahiz eta prozesu horrek zuzeneko mozkinik ez izan.
Adibidez:
- Zure argazki dendarako argazki makina erosten duzunean
- Zure enpresarako telefonia zerbitzu bat kontratatzen duzunean
Bulegoak
Azkoitia eta Azpeitian daude. Hitzorduarekin lan egiten da.