UrolanEkin, Urola Erdiko Inklusio Sarea

Zer da?

UrolanEkin Sarea Urola Erdian zaurgarritasun egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratzearen alde diharduten eragileen arteko lankidetza sarea da.  Bere helburua, zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei, laneratzeko ibilbide eta zerbitzu eraginkorrak eskaintzeko, eragile arteko elkarlana eta koordinazioa sustatzea da.

 

Sarearen osaera

Inklusio sozialaren esparruan diharduten eskualdeko eragileak, enplegu eta prestakuntza eragileak eta udal teknikari eta ordezkariak. 

 

Batzordea

Erakundeak: Udalak, gizarte zerbitzuak teknikoak eta politikoak, Lanbide eta kasuetan baloratzeko adituak osatzen dute.  

Ekintza planaren eta proiektu taldeen gauzapena, exekuzioa eta jarraipena bermatzea da batzordearen xedea. Sarearen ordezkaritza izatea, aurrekontuak, finantziazioa eta baliabideak erabaki eta bideratzea. 

 

Proiektu taldeak

Landu beharreko eduki zehatzen edo garatu beharreko proiektuen arabera, lantaldeak eratu ahal izango dira. Lantalde horiek helburu eta epe bati lotuta sortuko dira. 

Koordinatzailea

Iraurgi Berritzen sarearen koordinazio eta dinamizazio teknikoaz arduratzen da. Ekintza plana gauzatu, proposamen teknikoak prestatu eta aurkeztu, sarea eta batzordea dinamizatu, proposamen eta erantzunak jaso eta komunikazio lanak bideratu eta idazkaritza lanak eginez. 

Sarearen helburu nagusiak:

  • Eskualdeko sistema eta baliabide publiko eta pribatuekiko aliantzak inplikatu eta sortzea, helburu komun eta partekatu batean.
  • Gizarte-zerbitzuen eta enplegu-zerbitzuen arteko lankidetza sustatzea.
  • Langabezian dauden pertsonen egoeraren, ezaugarrien eta beharren diagnostiko komuna eta aberastua egitea.
  • Eskualdeko gizarteratze eta laneratze-lanak egiten dituzten eragileen eta baliabideen koordinazioa eta lankidetza erraztea.
  • Eskura dauden baliabideen eta Sarean parte hartzen duten eragileek egiten dituzten jardueren eraginkortasuna, efizientzia eta koherentzia sustatzea, pertsonak zentroan jarriz ahalik eta zerbitzu pertsonalizatuena eta kalitate handienekoa eskaintzeko.

Sareko kide izan nahi duzu?

  • Deskargatu atxikipen gutuna eta bidali iabarisketa@iraurgiberritzen.eus helbidera.
  • Akordio honi atxikitzeak honako printzipio eta erantzukizun hauek onartzea dakar.
  • Zure partehartzea egiaztatu aurretik, irakurri barne araudia.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia