Hazilan Programako partaideak prest eskualdeko enpresetan praktikak egiteko

2026-02-27
Enplegua

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, Hazilan programa abenduaren 17an jarri zen martxan eskualdeko 9 partehartzailerekin.

Hazilan programa bi fase ezberdinetan garatzen da eta urtarriletik otsailera “Aktibatu” deritzana gauzatu dute. Bi hilabete hauetan zehar, taldeak aukera izan du ondorengo prestakuntza jasotzeko: lana bilatzeko lan orientazioa (Adimen Artifiziala erabiliz), denboraren kudeaketa, gatazken konponbidea, marka pertsonala eta abar. Lehenengo fase hau amaitu ondoren, parte-hartzaileek 2-9 hilabete arteko lan-praktikak egiteko aukera izango dute eskualdeko enpresetan, beraien profil profesionalerekin lotura izanda.

Hazilan programaren helburua da enplegagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea lan merkaturatzea erraztuz.

Iazko Hazilan proiektuan parte hartu zuten 9 partehartzaileetatik 4 pertsonek praktiketan jarraitzen dute eta 5 lanean hasi dira. Hazilan Lorpen programan, berriz, 25 pertsonek hartu zuten parte eta hauetatik 23 lanean daude.

Aurtengo edizioko partaideak profil hauek dituzte:

  • Itzulpen eta interpretazioa
  • Kimika, polimeroetan eta materialen karakterizazioan espezializatua
  • Administrazioa
  • Marketina
  • Web orrien diseinua
  • Mekanizazioa
  • Gizarte Integrazioa

Profil hauen beharra izanez gero edo programari buruzko informazio gehiagorako deitu 688 873 589 telefonora eta Sandra Fernandez-engatik galdetu.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia