AA Sortzailea praktikara eramateko lan-saioa industria-enpresei zuzendua

2026-02-27
Industria

EMAN IZENA

Industria-enpresetako profil ezberdinetara egokitutako saio desberdinetan aplikazio errealak eta kasu praktikoak landuko dituzte partehartzaileek 

Iraurgi Berritzenek, Digitalenturekin elkarlanean industria-enpresentzat diseinatutako lan-saio praktiko bat antolatu du, Adimen Artifizial Sortzailea modu erreal eta aplikatuan erabiltzen ikasteko. Lan-saioa Urola Erdiko industria-enpresetako profesional eta arduradunei zuzenduta dago, beren eguneroko funtzio zehatzetan aplikatu nahi dutenei. 

Adimen Artifizial Sortzailea jada ez da etorkizuneko aukera bat: industria-enpresen egungo egoera eraldatzen ari den errealitatea da, eguneroko lanean aplikatzeko aukera ematen duena. Testuinguru horretan, saio honek ikuspegi praktikoa eskainiko du, parte-hartzaileek adibide generikoen ordez beren lan-esparruari lotutako ariketa eta kasu errealekin lan egin dezaten. Horretarako, lan saioa hiru bloketan egituratu da, arlo profesional nagusien arabera. 

Goizeko lehen saioa (09:00–11:00) Front-stage: Marketina, Salmentak, Bezeroarentzako Arreta eta Post-salmenta arloei zuzenduta egongo da. Salmentak, bezero-esperientzia eta fidelizazioa lantzea izango dira bloke honen helburuak eta honako eduki hauek landuko dira: 

  • AA bidez B2B mezu eta edukien sorrera. 
  • Salmenta–argumentarioak, emailak eta salmenta role-play-ak. 
  • Bezeroarentzako arreta eta salmenta osteko taldeentzako laguntza. 
  • Erantzun azkarragoak, koherenteagoak eta berrerabilgarriak. 
  • AA bezeroarekiko harremanean eguneroko kopilotu gisa. 

Bigarren blokean (12:00–14:00) Back-stage: Bulego Teknikoa, Ekoizpena, Biltegia eta Kalitate arloetako profesionalei zuzendutako saioa egingo da. Eraginkortasun operatiboa eta prozesuen hobekuntza izango dira helburuak, eta landuko diren edukiak berriz honakoak: 

  • Dokumentazio teknikoarekin eta espezifikazioekin elkarreragina. 
  • Ekoizpen eta prozesu operatiboetan laguntza. 
  • Inbentarioen eta lan-fluxuen optimizazioa. 
  • Erabaki tekniko eta kalitatekoetarako laguntza. 
  • Industria-ingurunera aplikatutako kasu errealak. 

Arratsaldeko saioa (15:00-17:00) Estrategia: zuzendaritza eta kudeaketa arloetara bideratuko da: Zuzendaritza Nagusia, Finantzak, Erosketak eta Berrikuntza. Bloke honetan irizpidea, lehentasunak eta etorkizuneko ikuspegia landuko dira ondorengo edukiaren bitartez: 

  • AA sortzailea analisi estrategikorako eta erabakiak hartzeko. 
  • Negozio-aukeren eta eszenarioen esplorazioa. 
  • Erosketetan laguntza eta alternatiben ebaluazioa.  
  • Hobekuntza eta hazkunde palankak identifikatzea. 
  • Ikuspegi globala eta arloen arteko lotura.  

Parte-hartzaileek bloke bakoitzerako berariaz diseinatutako prompt-en inbentario bat jasoko dute (rola, testuingurua, sarrerako datuak, zeregina, espero den irteera eta murrizketak barne). 

*Jardunaldian zehar ariketa praktikoak egingo direnez, parte-hartzaile bakoitzak bere ordenagailua ekarri beharko du. 

Lan-saio hau Iraurgi Berritzenek eskualdeko industria-enpresen trantsizio teknologiko-digitala bultzatzeko duen estrategiaren baitan kokatzen da. Agentziaren helburua da ETE industrialei tresna praktiko eta aplikagarriak eskaintzea, lehiakortasuna handitu eta eraldaketa-prozesuei modu eraginkorrean aurre egin diezaieten. 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia