Enpresa industrialei zuzenduta, Adimen Artifizial Sortzailean espezializatutako lehen Programa berria jarriko da martxan martxoaren 22tik maiatzak 31 bitartean. Programa hau brainandcode.tech, DigiTalentu eta ADI Revolution, enpresek jarriko dute abian, eta Iraurgi Berritzen, Uggassa eta Goieki Garapen Agentzien laguntza izango dute.
Adimen Artifizial Sortzailea erabiltzeko trebetasunak garatzea arrakastarako faktore kritiko berria da industria-enpresarentzat, errentagarriak izaten jarraitu nahi baitute gero eta testuinguru lehiakorragoan, aldakorragoan eta globalagoan. Beraz, erronka honi erantzuteko sortu da programa berri hau.
Prestakuntza-ibilbidea sarrerako modulu bat (parte-hartzaile guztientzat zeharkakoa), eta izena eman duen persona bakoitzak aukeratuko duen espezializazio-modulu batekin edo batzuekin osatzen da. Programa ikuspegi batez ere praktikoarekin diseinatu da, eta helburua da aurkeztutako erabilera-kasuak eta tresnak zuzenean aplikatu ahal izatea industria-enpresako sail funtzional nagusien egunerokoan.
Izena eman edo programaren dosierra eskuratu ahal izateko, egin klik ondorengo estekan: Dosierra
Zalantzarik baduzu edo argibide gehiago eskuratu nahi izanez gero, idatzi bbeobide@iraurgiberritzen.eus helbidera.