Adimen artifiziala eta sare sozialen formakuntza ekintzaile, merkatari eta negozio txikien eskura

2026-02-12
Ekintzailetza

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak, KLINK Bide programaren baitan, 2026ko otsailetik maiatzera bitartean garatuko diren prestakuntza saio berriak aurkeztu ditu. Ekimen honen helburua eskualdeko ekintzaileei, merkatari eta negozio txikiei beren jarduera indartzeko tresna praktikoak eskaintzea da, bereziki adimen artifiziala eta marketin digitala bezalako arlo estrategikoetan. 

Parte hartzeileek, sare sozialen bidez ikusgarritasuna hobetu eta eguneroko jarduna errazteko tresna digital eraginkorrak lortzeko aukera izango dute. 

Prestakuntza saio guztiak doakoak izango dira eta eskualdeko bi kokaleku hauetan eskainiko dira: Basazabal Jauregian (Azpeitia) eta Intsausti Jauregian (Azkoitia).

  • Otsailak 18: “Adimen Artifiziala merkataritzan: eguneroko erabilerarako aplikazio praktikoak” 
  • Otsailak 26: “Bezeroekin harremanak hobetzea, WhatsApp Business bezelako programekin” 
  • Apirilak 20 eta 21: “Oinarrizko Instagram: Handitu zure negozioaren ikusgarritasuna Instagramen” 
  • Apirilak 27:“Oinarrizko Canva: Sortu kartelak, sare sozialetarako edukiak eta material bisuala zure negoziorako” 
  • Apirilak 28: “Oinarrizko Adimen Artifiziala: Sortu edukiak AAren laguntzarekin 
  • Maiatzak 4,5,11 eta 12: “Instagram, CANVA eta META-n formakuntza aurreratua”

Formakuntza saio hauek Spri Taldeak, Acelera Pyme programaren bidez finantzatuak izango dira eta hainbat adituk emango dituzte, besteak beste Tomillo Limón Marketing Digital eta Julen Oruesagasti.

Izen-emateak 

Parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea, plazak mugatuak izango baitira: 

https://labur.eus/bideizenematea 

Informazio gehiagorako, jarri harrementan ekintzailetza arloarekin: 

Alazne Larrañaga: 688 71 87 77
Ione Eizagirre: 688 60 12 99 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia