“Adimen Lehiakorra” jardunaldia

2016-06-27

Apirilaren 6an Intsausti Jauregian, Adimen Lehiakorra eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dituen laguntza programa desberdinen inguruko jardunaldia ospatu zen.

Bertan Antton Tomasena, Sustapen Ekonomikoko Zuzendariak parte hartu zuen eta Gipuzkoao Foru Aldundiak dituen programa eta lehentasunen berri eman zuen. Hauen artean, informazioaren erabilerak duen garrantziaz aritu zen eta lan ildo honek izango dituen laguntza programetaz.

Jardunaldiaren bigarren zatian, Tecnaliako Angelica Lopez aritu zen, adimen lehiakorrak edo informazioaren erabillerak duen garrantziaz.

Bertan, 14 enpresek hartu zuten parte eta hauetatik hainbat enpresek erakutsi zuten interesa gai honetan. Iraurgi Berritzenek, aukera emango die interesa duten eskualdeko enpresei, Tecnaliaren eskutik, beraien enpresetan diagnostikoa egiteko eta ezagutzeko beraien irudia adimen lehiakorrari dagokionez.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia