Iraurgi Berritzeneko ekintzailetza arlotik, zerbitzutik pasatu eta 2018. urteaz geroztik enpresa sortu duten ekintzaileengana gerturatu da Ekintzailetza Arloko lantaldea, beraien egungo egoera ezagutzeko eta eskainitako zerbitzuaren inguruko balorazio bat egiteko.
Galdetegiaren helburua bikoitza izan da, batetik, sortutako enpresei jarraipena egin eta bestetik, zerbitzuaren etengabeko hobekuntzan aurrera egitekoa.
Enpresei egindako jarraipenean, garbi ikusi da, zailtasun gehienak, bezeroen fidelizazioan, soldata bat lortzean eta hasierako tramite administratiboetan zentratzen direla. Baita ere, aipagarri esperientzia eta bokazioaren gaiak. Jasotako erantzunetik argi irakurtzen da, ekiten duten gehiengoak aurrez esperientzia zuela jardueran eta bokazioa izatea elementu aktibatzaile garrantzitsua dela enpresa bat sortzerakoan.
Iraurgi Berritzenek eskaintzen duen zerbitzuaren balorazioari dagokionez, eskaintzen duten aholkularitza, babesa eta teknikarien gertutasuna dira gehien baloratzen diren elementuak. Zentzu horretan, garbi geratzen zaio lantaldeari zein den landu beharreko eremua, pertsonen bidelagun izatearena hain zuzen.