Ekainaren 22an, osteguna, 17:30ean, Azkoitiko Intsausti Jauregian egingo den Akziodunen Ohiko Batzar Orokorrera deitzen zaitugu lehenengo deialdian, eta hala balegokio, bigarren deialdian ekainaren 23an ordu eta toki berberan.
LAN ZERRENDA
- Estatutu Sozialen 14. artikuluan eta 1/2010 Errege Dekretuko 244. artikuluan zehaztutakoaren arabera, kontseilukide baten uztea eta berri baten izendapenari dagokion Administrazio Kontseiluak hartutako erabakiaren berronespena.
- Gestio Sozialaren zentsura, 2016. urteko Kontuen onarpen proposamena eta emaitzen aplikapena.
- Galde-eskeak.
- Aktaren onarpena, hala balegokio, edo bi parte-hartzaileen izendapena.
Akziodunek Elkartetik, berehala eta doan eskura ditzakete ikuskaritza txostena eta onartu beharreko dokumentu guztiak.