Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak proposatutako 2024ko Ikasiz programaren barruko seigarren jardunaldia izango da. Urriak 10ean ospatuko da, on line, 09:00etatik 11:00etara bitartean, “Enpresan atzerritarren kudeaketarako alderdi legalak” lelopean.
2024ko Ikasiz programaren barruan, eskualdeko industria enpresei zuzendutako aurtengo seigarren jardunaldia antolatu du Iraurgi Berritzenek urriak 10erako (osteguna). 09:00etatik 11:00etara izango da, online. Zuzenbideko gaiak lantzeko Iraurgi Berritzenen Enpresa Guneak egindako proposamenean oinarrituko jardunaldietako bat da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta dago. Saio horretan parte hartzera gonbidatuta daude eskualdeko industria enpresa guztiak.
Jardunaldiaren helburua Zuzenbideko kontzeptu orokorrak ezagutaraztea da, enpresan sortzen diren beharren arabera nazionalitate desberdinetako langileak kontratatzeko formulei dagokienez. Eta bestalde, Lan-kontratuaren xedearen arabera ezar daitezkeen jardunbide egokiak eta mekanismoak identifikatzea.
Enpresa interesatuek ondorengo inprimaki honen bitartez eman beharko dute izena jardunaldi honetan.