Iraurgi Berritzenek antolatutako eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ElkarEkin egitasmoaren baitan, eraikuntzara bideratutako prestakuntza eskaintzen ari dira Azpeitian, Zabaltzen Sarturen eskutik, eta ekintzailetza arlotik bertan izan da lantalde teknikoa, autoenplegua laneratze aukera bezala ikustarazteko asmoz.
Ekintza hau, Klink Atari lan lerroaren baitan kokatzen da eta bere helburua, ikusgarritasuna ematea da ekintzailetzari eta autoenpleguari. Kontuan izanik, eraikuntza jardueran dagoen errelebo ezaren arazoa, beharrezkoa ikusten da sentsibilizazio saio hauek lantzea, izan ere eraikuntza jarduera, autoenplegurako aukera erreala da.
Prestakuntzan parte hartzen ari direnei emaniko mezua garbia izan da, negozioa abian jarri aurretik ezinbestekoa dela, inbertsio beharrak definitzea, finantziazioa zehaztea eta bezeroak identifikatzea.
Hau garbi definituta dagoenean, orduan izan daiteke enpresa bezala abiatzeko momentua eta ondoren jarduera ekonomiko bat abian jartzea erabakitzen badute, Ogasun eta Gizarte Segurantzarekin betebeharrak izango dituztela.
Saio hauen helburua, ekintzailetzaren balorizazioa da eta zentzu horretan aurrera pausoak ematen jarraituko da Ekintzailetza Arlotik.