Azkoitia BHI eta Ikasberriko bigarren batxilergoko gazteak euren etorkizun personal zein profesionalaren hausnartze-prozesuan protagonista

2022-12-15

Abenduak zehar, Gerolan proiektuaren baitan, saio ezberdinak ospatu dira Azkoitia BHI eta Ikasberrin. Saio hauetan, guztira, bigarren batxilergoko 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte.

Saio hauen bidez, Eta orain, non eta nola emango diet jarraipena nire ikasketei?”, “Non ikusten naiz bost urte barru?” galderak abiapuntutzat hartuta, ikaslea, bere etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz hausnartzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi izan da dinamika ezberdinen bidez. Honetaz gain, ikasleen hausnarketa-prozesuari jarraipena eman eta sortu zaizkien galdera zehatzei erantzun zaie, baita eskualdeko errealitate sozioekonomikoaren berri eman ere.

Gerolan proiektuak ikastetxeetako orientazio-plana indartzea du xede eta eskualdeko bost ikastetxeetako orientatzaileekin elkarlanean garatzen da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia