Azkoitia BHIko ikasleek eskualdeko ekintzaileen esperientziak ezagutu dituzte

2022-05-06

Maiatzak 3an, Bizik kooperatibako sortzaileen eta Ainara Garcia argazkilariaren bisita jaso dute Azkoitia BHIko ikasleek “Izan Ekintzaile!” Hezkuntza proiektuaren baitan. Ekintzaileek beraien ikasketetatik hasi eta enpresa sortu eta gero bizitakoak elkarbanatu dituzte ikasleekin.

Ikasleek “prozesuak” ikasgaiaren barruan, negozio ideia bat hartu eta urtean zehar ikasitako aplikatu dute eta Izan ekintzaile! saioan ekintzaileei aurkezteko aukera izan dute.

Izan ekintzaile! Proiektua bi saiotan banatzen da, lehenengo saioan, “ekintzailetza” jarduerak ekonomian eta oro har eskualdeko ekonomian duen garrantzia lantzen da eta saioa, gizarteko joeren eta negozio ideien inguruko dinamika batekin ixten da. Bigarrengo saioan, ekintzaileak gerturatzen dira ikasgelara beraien esperientziak elkarbanatzera.

“IZAN EKINTZAILE!” Eskualdeko ikastetxe ezberdinek lantzen duten proiektua da eta 2 helburu nagusi ditu:

  1. Ikasleei eskualdeko errealitate sozioekonomikoa hurbildu eta bertan ekintzailetza jarduerak duen garrantziaz sentsibilizatu.
  2. Ekintzaileen bizipenak gertutik ezagutu eta beharrezko gaitasunak sustatu.
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia