Azpeitian Adimen Artifizialari buruzko tailer praktikoa eskualdeko enpresentzat

2025-02-04
Enpresa

Otsailaren 11n, Iraurgi Berritzenek , SPRI DIGITALA ekimenaren barnean ta Mondragon Unibertsitatearekin eta BAICekin elkarlanean “Zure enpresa indartu Adimen Artifizialaren bidez” tailer trinkoa antolatuko du. Bazazabal Jauregian (Azpeitia) izango da, goizeko 9:00etatik 14:00etara, eta eskualdeko enpresei Adimen Artifizialak (AA) eskaintzen dituen aukerak hurbiltzea izango du helburu.

Adimen Artifizialaren erabilerak eguneroko prozesuak automatizatzea, eraginkortasuna hobetzea eta enpresetako erabakiak hobetzea ahalbidetzen du. Tailer honetan parte-hartzaileek ChatGPT, Gemini eta Copilot bezalako tresnak erabiltzen ikasiko dute, baita hauek enpresa-mailan nola aplikatu ere.

Ikastaroa SPRIren laguntzari esker %100ean finantzatua dago, eta parte-hartzaileek ikuspegi praktikoa izango dute, kasu errealen bidez AAren aplikazioa ezagutzeko.

AAren erabilera gero eta ohikoagoa da negozioetan, eta enpresen lehiakortasuna areagotzeko tresna estrategiko bihurtu da. Tailer honetan, parte-hartzaileek teknika ezberdinak ikasiko dituzte honakoetarako:

  • Merkatu-joerak aurreikusteko.
  • Bezeroen datuak aztertzeko
  • Lan-prozesuak optimizatzeko.

Horrez gain, AAren bidez honako zereginak automatizatzeko moduak ezagutuko dituzte:

  • Posta elektronikoen kudeaketa.
  • Hitzorduen programazioa.
  • Salmenta-txostenen sorrera.

Hau guztia eraginkortasuna eta sormena hobetzeko helburuarekin egingo da.

Tailer hau eskualdeko enpresei eta profesionalei zuzenduta dago, AAren bidez beren produktibitatea hobetu nahi dutenei. Bereziki interesgarria izan daiteke negozio-prozesuak optimizatu eta berrikuntza teknologikoa txertatu nahi dutenentzat.

Tailer hau doakoa da, baina plazak mugatuak dira. Beraz, parte hartu nahi dutenek ahalik eta lasterren izena eman beharko dute.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia