Azpeitiko Udalak herriko ekonomia sustatzeko diru laguntza programa 2020 abian jarri du

2020-07-20

Azpeitiko Udalak abian jarri duen programaren xedea, tokiko ekonomia sustatzea da, eta bereziki, enplegua bultzatzea, proiektu industrialak laguntzea eta proiektu ekintzaileak babestea. Helburu hau lortzeko, diruz lagunduko dira honakoak:

1.- Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak.

Lagunduko diren jarduerak honakoak dira:

a) Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. (zerbitzuak barne). Jarduerek, diruz lagunduak izateko, merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako arloak biziberritzea izango dute azken helburu.

b) Lehenengo sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea. Lehenengo sektorean enpresak ezarri, eraberritu edo finka tzeko inbertsioak sustatu nahi dira, honako helburuak lortzeko helburuarekin: — Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumen arloko jasangarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak bultzatzea. — Nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak sartzea bultzatzea.

c) Azpeitian merkataritzako (zerbitzuak barne) edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.

d) Azpeitian merkataritzako (zerbitzuak barne) edo lehen sektoreko jarduera berrientzat zuzendutako lokalen alokairuak.

E) Azpeitian kokatutako merkataritza establezimenduen tzat (zerbitzuak barne) merkatu azterketak egitea.

2.- Industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten eta garapen jasangarria bultzatzen duten inbertsio-proiektuak eta genero berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko dirulaguntzak.

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honako ataletan sartuko diren proiektuak izango dira:

a) 49 langile edo gutxiagoko enpresetarako industria-proiektu estrategiko eta berritzaileak exekutatu eta garatzea.

b) Instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea, edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak erostea, 49 langile edo gutxiagoko enpresentzat.

c) Industria-jarduera berriak modu finkoan Azpeitiko udalerrian ezartzea.

d) Genero-berdintasuna bultz tzeko neurriak eza tzea, berdintasun-planak eginez eta instalazioak egokitzeko inbertsio zehatzak bideratuz.

* Ez ohiko kasuetan eta beti ere proiektua interes orokorrekoa dela ulertzen bada, lerro ezberdinetan ezarritako langileeen gehienezko muga hori kontuan ez hartzea posible izango da.

3.- Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.

2020ko aurrekontu ekitaldiari dagokion deialdia egiten da ekintzailetasuna sustatzeko, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan Azpeitian enpleguaren sorrera bultzatzera bideratutako dirulaguntzei dagokiona. Araudi honen ondorioetarako, lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiaketa komunitariorako kooperatibak eta lan-sozietateak soilik joko dira gizarte ekonomiako enpresatzat.

4.- Lehen sektorean, merkataritzan, ostalaritzan, zerbitzu naiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Diruz lagunduko den jarduera honakoa izango da: Langileak kontratatzea.

Lehen sektoreari, merkataritza arloari, ostalaritza zi eta zerbitzu nahiz industria arloari, laguntza berezi bat eman nahi zaio. Horrela, lana aurkitzeko erraztasuna hobetuko duten neurriak bai eta langileen lan balditzen hobekuntzarako, aldi baterako nahiz kontratu mugagabeak, lagunduz. Kontratazioa lanaldi osokoa edo zati batekoa izan daiteke eta gutxienez, langileak hiru hilabete edo gehiagorako Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuta egon behar dute, kontrattzeko laguntza hau emateko.

Eskaerari, epe mugei, eta kontuan izan beharreko gainontzeko xehetasunak ondorengo estekan aurkituko dituzu:

https://azpeitia.eus/es/component/k2/item/6475-herriko-ekonomiaren-sustapenerako-diru-laguntza-programa-2020

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia