Eskualdeko enpresa, autonomo eta ekintzaileek TicketBairen inguruko formakuntza jaso dute Spriren Implantalariak programaren baitan. Formakuntza, bereziki zuzendua zegoen beraien jardueragatik, urtean zehar emititzen duten faktura kopurua mugatua duten enpresentzat.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, perfil honetako enpresentzat, dohako software bat garatu du, FakturaBai. Honek oso modu sinple eta errazean ahalbideratuko die ogasunarekiko duten betebeharrari erantzutea.
Formakuntza hau, Iraurgi Berritzenek Urkomerekin elkarlanean duen KLINK programaren baitan kokatzen da, eta 2022ko lehen seihilekoan planifikatutako ekintzen bigarrengo formakuntza da.
Prestakuntza-saio berri bat izango da apirilaren 1ean. Bertan, online salmentaz, webguneaz eta posizionamenduaz hitz egingo da 3 orduko saio batean, Basazabal Jauregian. Parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan: Ione Eizagirre – 688601299 edo Alazne Larrañaga 688718777.