Bailarako 5 ikastetxeak elkarlana indartzen

2021-09-30

Irailak 29an bildu da IB Hezkuntza Gunea, bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendariek osatzen duten lan taldea agentziaren markoan.

Ikasturtero modura, lan bileraren helburua, 2021/22 lehentasunak partekatu eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuen plangintza adostea izan da.

Amankomunean adostutako lan ildoen artean:

  • Azken urteetan martxan diren Ekarrekin Eraikitzen, ZTIM Urola Erdian Gerolan eta Izan Ekintzaile proiektuen hedapenean jarraitzea lanean.
  • Partekatutako behar zehatzen arabera, sentsibilizazio eta kapazitazio espazio amankomunak sortzea. IKASIZ lan markoa.
  • IB Harremank lan markoa indartzea. Ikastetxeen eta bailarako eragile desberdinen arteko harremanak indertzera bideratutako dinamika eta espazioak sortzea.

Urtean 3 aldiz biltzen da lan talde hau, eta esan bezala, agentziaren ikuspegi estrategikotik lehentasunak adostu, dagozkion balorazioak egin eta erabaki klabeak hartzea du helburu urtean zehar. Proiektu bakoitzaren jarraipena, ikastetxe bakoitzak proiektu bakoitzari lotutako lan taldeekin egiten da ikuspegi operatibotik.

Hezkuntza Gunea-ko ordezkari berria Agentziako Kudeaketa Kontseiluan Aitor Cordoba (Iraurgi Ikastetxea) izango da datozen 2 ikasturtetara begira, Jon Osinalde-ren testigantza hartuz (Azkoitia BHI) ardura honetan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia