IB Hezkuntza markoan bailarako bi ikastetxeetan (Iraurgi Ikastetxea eta Ikasberri Ikastola) izan dira Iraurgi Berritzeneko Hezkuntza arloko teknikariak, bailarako enpresa desberdinetako perfil tekniko-en eskutik. Ihintza Arrieta (Alberdi Mekanizatuak) eta Mikel Argoitia (Domusa Teknik) -ren eskutik hain zuzen.
Ekintza hau, STEAM Sare Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, STEAM Euskadi Estrategiaren baitan sustatutako proiektu pilotuaren baitan kokatzen da, ikastetxe eta enpresen arteko elkarlana sustatzeko abian jarritako ekimena hain zuzen. Iniziatibaren helburua Iraurgi Berritzen-en eskutik, bailarako 5 ikastetxeetako orientazio estrategiak indartzera bidaratutako tresnak erraztu eta elkarlan dinamikak sustatzea da. 2021 hasieran beste 3 ikastetxeekin ere (Floreaga ikastetxea, Azkoitia BHI eta Urola Azpeitia BHI) antzerako dinamikak sortzea dago planifikatuta.
Ikasleei perfil profesional desberdinen errealitatea gerturatzea da proiektuaren xedea, kasuan kasuko lan dinamikak sortuz. 70 ikasle inguruk hartu dute parte dinamiketan momentuz, aurkitzen diren egoeran izan ditzaketen zalantzen inguruan hausnartzeko lagungarri zaie iniziatiba.
Positiboak izan dira ikasleen balorazioak, baita irakasle eta borondate osoz parte hartu duten enpresa profesionalentzat ere.
Mila esker Ihintza (Alberdi Mek.) eta Mikel (Domusa Teknik) zuen inplikazioagatuk dinamikan.