2023-01-31

Langabezia egonkor Urola Erdian 2022 amaieran

Urola Erdian, 2022ko Abendua amaieran lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren arabera 1.227 herritar zenbatu dira langabezia egoeran. Azken hilabeteetan arlo sozioekonomikoan bizi den ziurgabetasun egoeraren aurrean eskualdeko langabeziak egonkor jarraitzen du eta iaz hilabete berean baino 17 langabetu gutxiago zenbatu dira. Iraurgi Berritzenen estimazioen arabera, Urola Erdiko langabezia indizea urte amaieran %7,7-an kokatu da. Aldiz, Abendua […]
2023-01-30

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-01-26

Otsailak 16, Re-Think Industry. Eraldaketa digital eta jasangarria Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia

Datorren otsailaren 16an, osteguna, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian Re-think Industry jardunaldia izango da. Eraldaketa digital eta jasangarri bikoitza Gipuzkoako ETE-en berrikuntza nola bultzatzen ari den partekatu, ikasi eta gogoeta egiteko jardunaldia da, ekonomia, ingurumen eta gizarte alorrean. Re-think Industry erakundeetan aldaketa bultzatuko dutenei zuzenduta dago: zuzendaritza nagusia, gerenteak, produkzio-zuzendaritza, industria-zuzendaritza, berrikuntzako zuzendaritza, I+G+b… Parte hartzaileek, […]
2023-01-26

Eskualdeko enpresek prozesu produktiboak, energia kontsumoen banaketa eta aurrezteko ahalmena hizpide

Iraurgi Berritzenek, Txekalde Aholkularitzarekin elkarlanean, eta pasa den ekainean abian jarri zuen UrolEner proiektuari jarraipena emanez, gaur, osteguna, urtarrilak 26, plangintzaren barnean sartzen den hirugarren jardunaldia egin da Azpeitiko Basazabal jauregian. Gaurko saioan, proiektuan zehar energiaren baitan lantzea aurreikusitako gaietatik hirugarrena aztertzeko aukera izan dute bertan parte hartu duten eskualdeko enpresetako ordezkariek: prozesu produktiboak, energia kontsumoen […]
2023-01-25

GFAren ElkarEKIN Lanean Estrategiari erantzuna emanez eta enplegu inklusiboa sustatzeko helburuz, eskualdeko arlo sozialeko eragileak atzerritarren kontrataziorako oinarrizko legedia ezagutuz

Gaur asteazkena, Urtarrilak 25, Iraurgi Berritzenek Biltzen -Gizarteratzea eta kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua-rekin elkarlanean jardunaldi informatiboa antolatu du ondorengo gaiaren inguruan: Pertsona atzerritarren kontratazioarako oinarrizko legedia. Bertan parte hartu dute eskualdeko UrolanEkin Sareko kide diren enplegu eta arlo sozialeko eragile ezberdinek: Lanbide, Sartu, Mugat, Azpeitia, Azkoitia zein Zestoako Udaletako Gizarte langileak, Kalexka, Azpeitia eta Azkoitiko […]
2023-01-24

2022an sortu diren egitasmoak iruditan

 
2023-01-23

Eskualdeko ikasleak beren ikasketa prozesuan protagonista Elkarrekin Eraikitzen proiektuan

Elkarrekin eraikitzen
200 ikasle inguruk 40 eragiletik gora bisitatu eta elkarrizketatuko dituzte prozesuan zehar. 9. urtez jarraian martxan da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua. Joan den urtarrilaren 19an, lehen dinamika egin zen FLOREAGA Salestar Ikastetxeko ikasleekin, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin. Datozen hilabeteetan, ikasleek, beren interesetatik abiatuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoaren erakusle diren kasuak […]
2023-01-23

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2023-01-18

Digitalizazioaren erronka eraldaketarako bidea

ACELERA PYME, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren ekimena da, Espainiako Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen dena. Ministerioak, Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoa erakundea izendatu du programa honen zabalkundea eta ekintzak gauzatzeko. Gauzatuko diren ekintzek, ETEen, ikastetxeen eta profesionalen eraldaketa digitalaren prozesua dinamizatzea eta bizkortzea dute helburu. Horretarako, hainbat ekintza egingo dira: Teknologia berriek enpresen […]
2023-01-18

Eskualdeko orientatzaileek datozen hilabeteetan lankidetzan landuko dituzten ekintzak adostu dituzte

Gaur, urtarrilak 17, ”Gerolan” proiektuaren jarraipen bilera egin da eskualdeko 5 ikastetxetako orientatzaileen lan taldearekin. Lan bileran, batetik, azken hilabeteetan batxiler 2 mailako ikasleei bideratuta egin diren hausnarketa saioen ebaluazioa egin da. Saio hauetan ikasleak dira protagonista eta euren etorkizunaren inguruan hausnartzeko baliabideak eskaintzea da helburua. Era berean, lan saio hauen bidez, alor ezberdinetan ikasleek izan […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia