Eskualdeko ikasleak beren ikasketa prozesuan protagonista Elkarrekin Eraikitzen proiektuan

2023-01-23
Elkarrekin eraikitzen

200 ikasle inguruk 40 eragiletik gora bisitatu eta elkarrizketatuko dituzte prozesuan zehar.

9. urtez jarraian martxan da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua.

Joan den urtarrilaren 19an, lehen dinamika egin zen FLOREAGA Salestar Ikastetxeko ikasleekin, prozesua hasi aurretik gazteak aktibatzeko helburuarekin.

Datozen hilabeteetan, ikasleek, beren interesetatik abiatuz, eskualdeko egoera sozioekonomikoaren erakusle diren kasuak (industria, merkataritza, osasuna, lehen sektorea, ekintzailetza, enplegua, kultura eta komunikabideak, gizarte zerbitzuak) landuko dituzte. Beren jakinmin eta interesak asetzeko behar duten informazioa lortzeko eragileekin jarriko dira harremanetan, eta behin informazioa bilduta, beren gelakideekin partekatuko dituzte egindako lanak.

Proiektuak, ikaslea, bere ikasketa-prozesuaren erdigunean jartzen du, eta hainbat gaitasun (autonomía, iniziatiba, talde lana, komunikazioa, sormena, konpetentzia digitala…) garatzeaz gain, ikas-prozesuan metodologia desberdinean murgiltzeko eta eskualdeko errealitate sozioekonomikoa bertatik bertara ezagutzeko parada izango dute ikasleek.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia