Berriak
2022-02-08
Euronet 50/50 ekimenarekin aurrera jarraitzen dute Urola Erdiko ikastetxeek “Entzun Energiaren Ahotsa” kanpainaren barruan
• Ekimenaren helburua energia aurrezteko gakoak barneratu eta hauek praktikan jartzea da.• Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak Iraurgi Berritzen eskualde-agentziarekin buruturiko hitzarmenaren barruan kokatzen da eta Urola Erdiko bederatzi ikastetxek parte hartzen dute. Bertaratuak, Mónica Pedreira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendari Nagusia; Nagore Alkorta, Azpeitiko Alkatea eta Iraurgi Berritzeneko Presidentea; Xebero Agirretxe, Errezilgo Alkatea […]
2022-02-07
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza¡
2022-02-04
Ikasiz Programaren baitan, eskualdeko enpresak Lan Erreforma berriaren gakoak eta Berditasun Planak txertatzeko kudeaketa aztergai
Iraurgi Berritzenen Ikasiz Programaren edizio berriari hasiera eman zaio pasa den urtarrilak 25ean, “Lan erreforma berriaren gakoak” hizpide izan zuen jardunaldiarekin. Bertan, LKS Aholkularitzaren eskutik, eskualdeko 14 enpresek aztertu zituzten lege berriak jasotzen dituen edukiak, eta adituekin solasaldia ospatu zuten galderak erantzuteko. Enpresengandik jasotako proposamenak kontuan izanik eta aurtengo Ikasiz Programaren plangintzarekin jarraituz, Urtarrilak 27an […]
2022-02-03
Eskualdeko ikasleak eragileekin harremanetan Elkarrekin Eraikitzen proiektuaren baitan
Elkarrekin eraikitzen
8. urtez jarraian martxan da eskualdeko eragileak eta ikastetxeetako ikasleak harremanetan jartzen dituen Elkarrekin Eraikitzen proiektua. Proiektuan, eskualdeko 5 ikastetxek, 10 irakasle inguruk, 40 eragilek, eta 200 ikasle baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da. Lehendabiziko fasean, proiektuaren gidaritzaz arduratuko direnekin egitasmoa egokitu eta lan-prozesua adostu da. Bigarren faseari, aldiz, Iraurgi Berritzenek dinamizatutako saioarekin eman zaio hasiera. […]
2022-02-03
Azkoitia BHI eta Ikasberriko bigarren batxilergoko ikasleak euren etorkizunaren hausnartze-prozesuan protagonista
Urtarrila eta otsailean, Gerolan proiektuaren baitan, lau lan saio ospatu dira Azkoitia BHI eta Ikasberrin. Saio hauetan, guztira, bigarren batxilergoko 100 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Lehendabiziko saioan, “Eta orain, non eta nola emango diet jarraipena nire ikasketei?”, “Non ikusten naiz bost urte barru?” galderak abiapuntutzat hartuta, ikaslea, bere etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz […]
2022-02-03
Ekintzailetza arlotik sortu diren enpresa berriek zerbitzuetako joera erakusten dute
Eskualdeko ekintzaileek beste urte batez enpresa berriak sortzen jarraitu dute, eskualdean enplegu berrien sorrera ahalbidetuz eta herritarrei produktu eta zerbitzu aukera handituz. Eskualdatzea gero eta indar handiago hartzen ari da, itxierak ekiditeko eta ekintzaileei lan aukera berriak zabaltzen zaizkielako. Lan ildo hau, merkataritza eta ekintzailetza arloko erronka izango dugu aurten besteak beste. Urtean zehar 15 […]
2022-02-02
Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak eskualdeko enpresetan kudeatzen
Iraurgi Berritzenek, eskualdean enplegua sustatzeko egiten ari den ekintza-planaren esparruan, interes bereziz bultzatu nahi ditu kualifikatutako gazteen lehen lan-esperientziak, eskualdean beren talentua garatzeko aukerak eskainiz. 2018az geroztik, Praktikak eta Gradu Amaierako Proiektuak egiteko enpresek eta gazte kualifikatuek dituzten beharrak jasotzen ditugu. Kasu horietan, lankidetza-hitzarmen bat garatzen da enpresaren eta unibertsitatearen artean. Iraurgi Berritzenek praktika horiek […]
2022-02-02
Talentua kudeatzeko estrategia eta praktikak bailarako enpresetan. UrolaTalent proiektu berria abian Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean
Abian da bailarako Enpresetan Pertsonen Kudeaketaren eraldaketa bultzatzea helburu duen UrolaTalent proiektua, Ikasekin lan ildoaren markoan. Proiektu pertsonalizatuak garatuko dituzte Alberdi Mek., Elmubas, Elkarmedia eta Ukabi enpresek, formazioa akzioan metodología oinarri hartuz. Mondragon Unibertsitatea_MIK-eko adituen eskutik , pertsonen kudeaketan metodologia aurreratuetan kapazitazioa sustatu eta enpresa bakoitzak dituen erronka zehatzen inguruan joango dira lanketak egiten. Zehazki, […]
2022-02-01
Azkoitia BHIko bigarren batxilergoko ikasleak euren etorkizunaren hausnartze-prozesuan protagonista
Urtarrilaren 19an eta otsailaren 2an, Gerolan proiektuaren baitan, bi lan saio ospatu dira Azkoitia BHIn. Saio hauetan, guztira, bigarren batxilergoko 80 ikasle baino gehiagok hartu dute parte. Lehendabiziko saioan, “Eta orain, non eta nola emango diet jarraipena nire ikasketei?”, “Non ikusten naiz bost urte barru?” galderak abiapuntutzat hartuta, ikaslea, bere etorkizun profesionalari zein pertsonalari buruz […]
2022-01-31