Berriak
2021-07-02
145 ekintzailek hartu dute parte 2016an ekin zitzaion Lanzituz programan
2016 urte bukaeran eman zion hasiera Lanzituz enpleguko programak, bere helburu nagusia ekintzailetza sozialaren bitartez langabeak lan munduratzea zelarik, batez ere sozietate laboralen sorkuntza indartuz. Programak bi ekintza hartzen ditu bere baitan, ekintzaileek berauen ideia/proiektuak lantzeko ikastaroa eta taldean ekiten duten pertsonentzako aholkularitza zerbitzua egitasmoa sortu bitartean eta ondorengo 6 hilabeteetan zehar. Ekainean ikastaroen 14. […]
2021-07-02
Urola Erdiko Enplegagarritasunaren aldeko proiektuaren esperientzia EHUko Uda Ikastaroetan aurkeztu du Iraurgi Berritzen-ek
Pasa den uztailak 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak Uda Ikastaroetan antolatutako “Enplegagarritasuna eta lankidetzazko gobernantza” ikastaroan hartu du parte Iraurgi Berritzenek. Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2020-2023 bitarteko bazterketa-egoeran eta/edo arriskuan dauden pertsonentzako integratzailea eta kalitatezkoa den Enplegu Estrategiak definitzen duen bezala, lau zutabetan oinarritu beharko luke enplegu-estrategia batek: pertsonak, enpresak, lurraldea eta sektoreak. Beraz, lurralde batek ikuspegi […]
2021-06-30
5 ikastetxeetako 200 ikasle inguru zientzia nahiz teknologia proiektuak lantzen
“ZTIM Urola Erdian 2020/21” ekimenak Iraurgi Berritzenek dinamizatzen duen eragileen lankidetza sarean du jatorria eta eskualdeko 5 ikastetxeetako irakasleekin lankidetzan garatu da. 2020/21 ikasturtean, eskualdeko 5 ikastetxe, 10 irakasle, arlo ezberdinetako 8 profesional eta DBH eta Batxiler mailako 250 ikasle inguruk hartu dute parte prozesuan zehar. Ekimena, 2016/17 ikasturtean jarri zen abian eta bere helburu […]
2021-06-29
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-06-28
Eskualdeko merkatari eta negozio txikiak digitalizazioaren erronka gainditze bidean
UEskuartzen egitasmoaren baitan, eskualdeko merkatari eta negozio txikiek egungo egoeraren aurrean duten erronketako bat, digitalizazioa izanik, otsailean hasiera eman zitzaion 5 tailerreko kapazitazio ziklo bati. Azken tailerra, ekainaren 24an amaitu da. Esan daiteke, tailer guztiak izan direla interesgarriak eta lehendabiziko tailerreko ikuspegi orokorretik hasi eta erabilera askoko erreminta eta aplikazioak ikusi eta erabili dira. Partehartzaileak […]
2021-06-23
Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza
Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2021-06-22
Iraurgi Berritzenek, GFA eta eskualdetako beste Garapen Agentziekin elkarlanean lankidetza hitzarmena sinatu du Gobernantza Irekia eta Lankidetzazkoa bultzatzeko helburuz
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta eskualdetako hamaika Garapen Agentziek, horien artean Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia, Iraurgi Berritzen, duela 12 urtetik duten lankidetza-hitzarmena berritu dute gaur. Akordio hau Etorkizuna Eraikizen parte den Lurralde Garapenerako Laborategiaren sostengu nagusia da. Laborategi horren bidez, Etorkizuna Eraikizek sustatzen duen gobernantza irekiaren eta lankidetzakoaren eredua lurralde osora zabaltzeko lan egiten […]
2021-06-20
Bailarako 5 ikastetxeetako Orientatzaileak elkarrekin ikasturtearen balorazioa egin eta datorrenerako aukera berriak aztertu dituzte
Proiektuaren helburua ikastetxe bakoitzaren urteko orientazio-plana indartzeko aukera ematen duten ikuspegietan elkarrekin lan egitea da. 5 ikastetxeetako 5 orientatzaileek osatzen dute lan taldea Iraurgi Berritzen-eko teknikariekin batera. Lan ildoaren helburu zehatzak zehatzak: Ikastetxeek abian dituzten orientazio-planei baliabide berriak eskaintzea, sor daitezkeen beharren arabera erabili ahal izateko. Eskualdeko errealitate sozioekonomikoa ezagutaraztea, ikasleek ahalik eta informazio gehien […]
2021-06-18
Enpresa Gunea 2. Topagunea: abian diren enpresen proiektuen balorazio positiboa egin du
Pasa den Ekainak 17an ospatu da eskualdeko enpresa ordezkariek osatzen duten Enpresa Gunearen urteko bigarren topagunea. Bertan 2021 urtean zehar egindako ibilbidearen jarraipena, balorazioa eta hurrengo pausoen ekarpenak jaso dira. Eskualdeko enpresekin garatzen ari diren proiektuen artean azpimarragarriak dira besteak beste: Digitalizazioa eta serbitizazioa. Produkzioaren hobekuntza eta optimaziorako prozesua. Ikasiz Programa: enpresen proposamenen arabera ospatutako […]
2021-06-18