2020-11-12

Urrian langabeziak behera Urola Erdian

Martxoan “Covid-19” osasun krisia hasi zenetik behera egiten ari da Urola Erdian zenbatutako langabetu kopuruak, izan ere, eskualdeko udalerri guztietan jaitsi da langabetu kopurua Irailean eta Urrian. Urrian amaieran, irailean baina 120 langabetu gutxiago zenbatu dira eskualdean. Urola Erdiko langabezia indizea %9,4-ean kokatzen da, %7,9 gizonezkoetan eta %11,2 emakumezkoetan. Une honetan, eskualdeko langabezia indizea, Gipuzkoa […]
2020-11-11

Irekita Hazilan Programaren 7. edizioan izena emateko epea

Urola Erdia eskualdean, Iraurgi Berritzen Garapen eta Berrikuntza Agentzia da Hazilan programa garatzen duena, urtero 15 gazte 20-44 urte bitartekoak laneratzeko helburuarekin. Hazilanek metodologia berritzailea proposatzen du, ibilbide pertsonalizatu batean oinarritua, eta parte-hartzaileen ezaugarri pertsonaletara eta enpresek eskatutako proiektu profesionaletara egokitua. Proiektua zenbait baliabidetan oinarritzen da. Lehen fase batean, pertsonen aktibazioa bilatzen da, eta jarraian, […]
2020-11-09

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-11-06

Ekintzaileen 6. Kafe Tertulia "Ziurgabetasuna kudeatzeko gakoak eta nola atera indartuta" lemapean

Ziurgabetasuna kudeatzeko eta hortik sendotuta ateratzeko gakoak izenpean, atzokoan, azaroak 5, 6. Kafe Tertulia ospatu zen. Hizlaria, Maria Diez coach-a izan zen eta egunerokoan, bai bizitza pertsonalean bai eta profesionalean, ere erabilgarriak diren gomendio eta aholkuak elkarbanatu zituen partehartzaileekin. Ziurgabetasunaren nondik norakoak, eta gakoak diren elementuak landu ziren, emozioen eta razionaltasunaren arteko oreka, hemen eta […]
2020-11-05

Iraurgi Lantzen S.Ak Enpresa Teknikaria behar du. Hautagaiak aurkezteko epea luzatu da Azaroak 13 arte.

Iraurgi Lantzen S.Ak enpresako teknikariaren lanpostua bi urterako betetzea onartu du lehiaketa-oposizio libreko sistemaren bidez. Honetarako, bete beharreko baldintzen artean, ezinbestekoa da: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza Graduari, Enpresa Zientzia Graduari edo antzekoari dagokion unibertsitate-titulazioa izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea, eta, euskarako 3. Hizkuntz eskakizuna – EGA- edo baliokidea izatea. Instantziak/eskabideak, behar bezala beteta, Iraurgi […]
2020-11-02

Eskualdeko enplegu eta prestakuntza eskaintza

Hemen, aste honetara arte jaso ditugun azken lan, prestakuntza eta orientazio eskaintzak: Eskualdeko eskaintza
2020-10-30

Ekonomia Zirkularreko Aukerei buruzko jardunaldia Urola Erdian

Iraurgi Berritzen-ek jardunaldi bat antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren laguntzarekin. Eskualdeko Ekonomia Zirkularraren (EZ) erronka eta aukerei buruzkoa izango da, eta datorren azaroaren 11n egingo da, 09: 00etatik 11: 00etara, online formatuan, eta enpresa, erakunde eta ekonomia zirkularrean interesa duten eragile guztiei zuzenduko zaie. EZari buruzko ekimen hau, […]
2020-10-29

Bailarako 5 ikastetxeek elkarlanean jarraitzen dute, IB Hezkuntza markoan

Urriak 27an bildu da bailarako 5 ikastetxeetako Zuzendarien lan taldea Iraurgi Berritzen-en lan markoan. Ikasturteko lehen lan bileran aurreko ikasturtean garatutako proiektuen emaitzak baloratu eta ikasturte berrirako plangintzaren baitan adostasunak bilatzea izan ohi da bileraren helburua. Egungo egoera medio, ikasturte honetako lehen lan bileraren enfokea berantolatu eta egun bizitzen ari direnaren inguruko esperientziak partekatzea izan […]
2020-10-29

Ikastaro berriak abian esperientzia zein prestakuntza akreditatzeko prozesuarekin batera

Izarraitz Lanbide Heziketa ikastetxeak, Iraurgi Berritzeneko, Enplegu Arloarekin elkarlanean, soldadurako bi ziurtagiri profesional jarri ditu martxan Urrian zehar. Ikastaro bat eskualdeko enpresa baten kontratazio konpromesuakin izango da, eta bertan 10 langabetuk hartuko dute parte. Bestea berriz, bazterkeri arriskuan dauden kolektiboari zuzenduta dago (Foru Aldundiko, Elkarrekin proiektua), eta bertan 14 hartaide izango dira. Bestalde Urrian bukatu da, […]
2020-10-26

Telelanaren legedi berriaren aplikazioa enpresetan izan dute hizpide Urola Erdiko enpresek

Eskualdeko enpresetan Covid-19ak sortutako egoerei aurre egiteko Ikasiz Programa jarraitzen da garatzen IBren eskutik. Honen helburua, antolaketa eta kudeaketaren inguruan ezagutzak, informazioa eta esperientziak konpartitzea da, enpresen arteko lan bilera telematiko desberdinen bidez. Pasa den urriak 21ean, urteko 7. Lan Saioa ospatu zen, eta “Telelanaren legedi berriaren aplikazioa enpresetan” izan zen hizpide eskualdeko enpresen artean. […]
iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia