Iraurgi Berritzeneko Enplegua Arlotik, Azaroaren 7tik 18ra Bidelan programa garatu da Azpeitiko Baigera aretoan.
Bertan Urola Erdiko Eskualdeko 9 pertsonek hartu dute parte eta horietatik 7 emakume eta 2 gizon izan dira. Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dira partaide bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko.
Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izan dira bertan:
- Lehen sektoretik Olatz Lacomba (Urkome).
- Industria sektoretik Maria Dominguez (Domusa Teknik).
- Ekintzailetzatik Ione Eizaguirre (Iraurgi Berritzen).
- Menpekotasun eta 3. adinetik Jone eta Irati (Mugat)
Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute lan bakoitzean eskatzen den profil motari buruz. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz partaide batzuk izena eman dute Urolanpresten argitaratutako hainbat eskaintzetan eta beste batzuk interes handia dute mendekotasuna duten pertsonentzako arreta soziosanitarioaren ziurtagirian prestakuntza jasotzeko.