Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik, Maiatzaren 27tik Ekainaren 4ra Bidelan programa garatuko da bereziki emakumeei zuzenduta.
Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Beste aldetik, eskualdeko sektore ezberdineko profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (Ekintzailetza, Elikagaien Manipulazioa eta Garraioa, Industria eta Menpekotasuna – 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko dizkigu.
Programan parte hartzeko interesatuta dauden pertsonek, informazio gehiago lortu dezakete 943 85 11 00 telefonora deituz (Sandra).