Iraurgi Berritzeneko enplegu arlotik azaroaren 6tik 17ra Bidelan programa garatu da eta bertan 12 pertsonek hartu dute parte. Bi astetan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin ditugu bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Bestalde, eskualdeko sektore ezberdineko bisitak ere izan ditugu bertan:
- Lehen sektoretik Yurre Peñagarikano
- Industria sektoretik Domusako Maria Dominguez
- 3. adinetik Edurne Zubia
- Zerbitzu sektoretik Eroskiko Ainara Blanco
Partaideek oso positiboki baloratu dituztete bisita hauek, bertan informazio oso baliogarria jaso dutelako, adibidez, zer nolako profila eskatzen den lanerako. Programa honen helburua pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motibatzea izan da eta momentuz bi partaide industria arloan laneratu dira eta beste bi ikastaroa zehatz bat ateratzeko zain daude.