Covid-19 birusak eragindako kalte ekonomikoei erantzuteko instituzio publiko ezberdinen diru laguntzen gestioan lagunduko du Iraurgi Berritzenek

2020-03-18

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko Garapen eta Berrikuntza Agentziak jakinarazi duenez, erakunde publikoek (Espainiako Gobernua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia edo beste erakunde batzuk) COVID-19 birusak eragileengan sortu dituen ondorioak konpentsatzeko diru-laguntza lerroak argitaratu bezain laster, horien berri emango da, Agentziak abian dituen komunikazio kanalak eta lankidetza sareak erabiliz.

Diru laguntza hauen kudeaketarako edo beste edozein argibide behar izanez gero:

Arreta telefonoa: 943 85 11 00
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara
E-posta: info@iraurgiberritzen.eus

 

 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia