Datuen gobernantza eta analitika hizpide eskualdeko industria enpresetan

2023-10-18

“Gobernanza de datos” lelopean eta eskualdeko industria enpresei bideratuta, bi lan saioz osatutako mintegia ospatu da eskualdean.

Lan saioak, Irailak 27 eta Urriak 18an ospatu dira eta eskualdeko industria enpresetako IT arduradunek nahiz arlo ezberdinetako arduradunek hartu dute bertan parte.

Ekimenak, eskualdeko IT arduradunen lan taldean identifikatu zen behar bati erantzutea nahi izan du eta eskualdeko industria enpresak datuen tratamenduan sentsibilizatu nahiz enpresa partehartzaileen artean esperientziak partekatzea izan da helburua.

Lehen lan saioan, datuen gobernantza egokirako oinarrizko kontzeptu eta gakoak landu dira. Bertan, industria enpresak datuen tratamenduan nahiz analitikan aurrerapausoak eman ahal izateko gutxieneko osagai eta alderdi gakoak landu dira.

Aldiz, bigarren lan saioan, datuen tratamenduan arlo ezberdinetan egon daitezken adibide errealak ikuskatu eta aztertu dira. Adibide hauen bidez, gaur egun tendentzia diren soluzio eta tresna ezberdinak ezagutu ahal izan dira. Lan saio amaieran, datozen hilabeteetan enpresa bakoitzak landu nahi dituen ekintzak partekatu dira.

Iraurgi Berritzenek -Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak- abian jarri duen ekimenak, eskualdeko industria enpresetan trantsizio digitala sustatzeko duen konpromezuarekin bat egiten du eta erakundeak datozen hilabeteetan datuen gobernantza nahiz analitikari lotutako ekimen berriak abian jartzea aurreikusten du.

Mintegiaren gidaritzaz “Digitalentu” aholkularitza etxea arduratu da eta ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia