Datuen gobernantza eta esplotazio eraginkorra ardatz, Industria arloko IKASIZ saioan

2025-11-28
Enpresa
Parte hartzaileek datuen gobernantzaren eta esplotazioaren gako nagusiak, nola bihurtu informazioa erabaki azkar eta eraginkorretan ikusi ahal izan dute, besteak beste.  

Iraurgi Berritzenek, Digitalenturekin lankidetzan, “Datuen gobernantza eta esplotazio eraginkorra erabaki estrategikoak hartzeko” izeneko IKASIZ saioa ospatu du gaur, azaroak 27, Azpeitiko Basazabal Jauregian, eskualdeko 13 industria enpresa txiki eta ertainetako ordezkarien parte hartzearekin kontatuz.  

Gaurko saioaren helburua, datuen gobernantzaren eta esplotazioaren gako nagusiak, nola bihurtu informazioa erabaki azkar eta eraginkorretan ikustea izan da besteak beste, eta horretarako saioan zehar eduki praktikoak landu dira:  

  • Datuen estrategia eta kultura: datu korporatiboak nola gobernatu eta nola lerrokatu negozio-helburuekin. 
  • Datu-iturrien eta tipologien diagnosia: bikoizketak, zatikatzea edo kalitate arazoak bezalako hutsegite ohikoak identifikatzea. 
  • Praktika onak eta industria-kasu errealak: sektoreko eguneroko egoerak eta konponbide aplikagarriak. 
  • Teknologia eta soluzio berriak: Business Intelligence tresnetatik hasi eta adimen artifizial sortzaileraino, betiere aplikazio zentzudun eta eraginkorraren ikuspegitik. 

Honetaz gain, enpresek elkarrekin esperientziak partekatzeko aukera ere izan dute.  

Beste behin ere, Iraurgi Berritzen-ek agerian utzi du bere konpromisoa Urola Erdiko eraldaketa digital eta teknologikoarekin, tokiko eragileekin eta haientzat elkarlanean oinarrituta, eskualdearen garapen sozioekonomiko iraunkorra bultzatuz. 

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia