Denbora luzeko etenaren ondoren, indarrez abiatu zen, pasa den uztailaren 7an, Urola Erdiko Merkataritza Gunea, Azpetia, Azkoitia eta Zestoako merkatari elkarteeek, eta udaletako ordezkariek osatua. Bertan azken 2 urtetako proiektu eta ekintzen berri eman zen eta merkataritzak egun dituen erronken inguruan aritu ziren.
Bereziki balorean ipini ziren lankidetzan garatutako proiektuak, besteak beste, kontsumitzaileen sentsibilizaziora bideratuak, eta eskualdeko beste eragileekin abiatutako elkarlanak, Izarraitz LHrekin banatzen diren ekintzailetza sariak, non, saria eskualdeko dendetan gastatzeko bonoak izaten diren.
Behin eta berriz aipatu ziren erronkak, internet eta azalera haundiko guneak izan ziren eta digitalizazioa. Digitalizazaioaren kasuan, garbi adierazi zen, ez dela aukerazko zerbait baizik nahi ta ez aurre egin beharrekoa.
Amaitzeko, udazkenean abiatzear den eskualdeko hauusarketa estrategikoaren berri eman zen eta bertaratuak gonbidatuak izan ziren bertan parte hartzera.