Digitalizazioaren erronka eraldaketarako bidea

2023-01-18

ACELERA PYME, Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren ekimena da, Espainiako Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan kokatzen dena.

Ministerioak, Gipuzkoako Ingeniarien Elkargoa erakundea izendatu du programa honen zabalkundea eta ekintzak gauzatzeko. Gauzatuko diren ekintzek, ETEen, ikastetxeen eta profesionalen eraldaketa digitalaren prozesua dinamizatzea eta bizkortzea dute helburu. Horretarako, hainbat ekintza egingo dira:

  • Teknologia berriek enpresen negozio-prozesuei ekartzen dizkieten onurak balioesteko dibulgazio-jardunaldiak.
    • Izarraitz Lanbide Heziketako ziklo desberdinetako ikasleek, 3 saio desberdin jasoko dituzte, “google suites”, “whatsapp manipulazioa” eta “sareko iruzurrak”.
    • Eskualdeko enpresa txikiek, bereziki, merkataritza jarduera, zerbitzu eta eraikuntzako jarduera dutenek, “whatsapp business”, eta sare sozialen inguruko tailerrak jasoko dituzte.

Gipuzkoako Ingeniarien elkargoak, Iraurgi Berritzenekin sinatu duen hitzarmenaren baitan kokatzen dira saio hauek eta hartzaile desberdinei zuzenduak daude.

Gaurkoa, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleei zuzendua egon da eta hurrengo astean beste 2 saio eskainiko dira, Urtarrilaren 25 eta 26an. Saioak adituek eskainiko dituzte eta hurrengo astean, Juan Arce izango da solaskide.

Merkatari, zerbitzu eta eraikuntza sektoreko enpresei zuzendurikoak, otsailean abiatuko dira, beraien berri ere emango dugularik agentziaren kanalen bitartez.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia