Eginda IB Hezkuntza markoan 22/23 ikasturtean landutako lankidetza proiektuen ebaluazio dinamikak

2023-06-05

IB Hezkuntza markoan kokatzen diren 4 lankidetza proiektuen inguruko ebaluazio dinamikak egin dira aurreko asteetan. GEROLAN, ELKARREKIN ERAIKITZEN, ZIMAT Urola Erdian eta IZAN EKINTZAILE proiektuen ebaluazioak hain zuzen, proektu bakoitzaren koordinazioa bermatzen duen 5 ikastetxeetako proiektu liderren eskutik.

Egindako balorazioak oso positiboak izan dira, eta proiektuan hobetzera begira, datorren ikasturterako hainbat hobekuntza arlo ere identifikatu dira kasu bakoitzean.

Datozen egunotan 2 proiektuen sozializazio ekitaldiak daude aurreikusita:

  • Ekainak 9: UROLA ERDIA ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA AZOKA: Azkoitiko Balda plazan. (11.00 – 13.00).
  • Ekainak 13: ELKARREKIN ERAIKITZEN Ekitaldi Nagusia: Azpeitia, Plaza Nagusia Plaza 11, 1. Solairua (11.30 – 13.00).

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia