Ekainean martxan jarritako merkataritza kanpainak baditu saridunak

2024-07-09
Merkataritza

Bertan eta Herrixenek, Azpeitiko eta Azkoitiko merkatari elkarteek, Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziarekin lankidetzan, arrakastaz amaitu dute “Rasca y Gana” kanpaina, bi udalerrietan tokiko merkataritza dinamizatzeko diseinatua. Ekainaren 17tik 23ra aurrera eramandako ekimenak, 2000 €-ko bonuak banatu ditu guztira, erosketak sustatuz eta tokiko ekonomia indartuz.

Kanpainan, udalerri bakoitzean eman dira sariak. Guztira, 500 €-ko sari bat eta 100 €-ko bost sari banatu ziren Azkoitian eta Azpeitian. Parte-hartzaileek sari horiek irabazteko aukera izan zuten, ekimenean parte hartzen duten establezimenduan erosketa egin ondoren tokiko saltokiek emandako “arraspatu eta irabazi” txartelen bidez.

Azkoitian, Etxaniz autoeskola, Laztane estetika-zentroa, Errexil jatetxea, Mari ultramarinoa, Presalde gozotegia eta Mapfre aseguru-etxea izan dira sarituak. Azpeitian berriz, Arrospide oinetakoak, Landeta brikodenda, Ermela urdaitegia, Jone eta Maikar estetika-zentroa, Bossi arropa-denda eta Ostadar optika.

 

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia