Ekintzailetza eragileen Guneak bere ekintza plana adostu du

2023-05-12

BIC Gipuzkoa, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA Euskadiko Lanbide Heziketaren ikerketa aplikatuko zentroa, URKOME Landa Garapeneko elkarteak eta Iraurgi Berritzenek, ekintzailetza guneko eta Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 Hausnarketa Estrategikoko konpromezuei erantzun asmoz, 2023rako ekintza plana adostu dute.

Ekintza planak, bi lan esparru nagusi izango ditu, batetik, Merkatua, eta eremu honetan gure eskualdeari egokitutako negozio ideia berriak identifikatzeko saiakera egingo da, horretarako eragile hauek beraien kontaktu sarea eta ezagutza partekatuko dituzte. Bestetik, giza kapitala / kultura eremua. Hemen, ekintzailetzaren aldarrikapena indartzen jarraituko da, kolektibo eta eskualdean abian diren ekimen desberdinetan, balorean ipiniz ekintzaile izatearen garrantzia eta ikusgarritasuna emanez sortzen diren enpresa egitasmo berriei.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia