Ekintzailetza eragileen Guneak, bere jarraipen bilera izan du

2023-09-15

Uda ondorengo jarraipen-bilera ospatu dute BIC Gipuzkoa, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA Euskadiko Lanbide Heziketaren ikerketa aplikatuko zentroa, URKOME Landa Garapeneko elkarteak eta Iraurgi Berritzenek. Bilera honetan azkenengo hilabeteetan egindako aurrerapausoak aurkeztu eta ondorengo urratsak definitu dituzte.

Pausu horiek bi lan esparru nagusitan eman dira, biak ere Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2022 – 2027 hausnarketa estrategikotik lehenetsitako lan-lerroak.

Batetik, merkatuaren inguruan, eskualdeko balio kate estrategikoak eta teknologia berritzaileak, eta baita elkarrekin izan dezaketen lotura ere aztertu dira lehendabiziko fasean. Horretarako, AFM-UPTEK, TKNIKAko lan talde aditua, Arotzgi eta Basque Food Clusterren ekarpenak jaso dira. Ondoren enpresen beharrak identifikatzeko gerturapen estrategia definituko da.

Bestetik, giza kapitala eta kulturaren eremuan, adostu da ekintzailetzaren aldarrikapena indartzen jarraituko dela, egun kolektibo ezberdinentzat egiten diren ekimenei helduta; egitasmo horien bitartez ekintzailetza gizartean zeharka landuko dela adostu da. Talentuaren kasuan, ideia berritzaileak eta Lanbide Heziketako proiektuak uztartzeko aukerak eztabaidatu dira, eta sakonago aztertzeko konpromezua hartu da.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia