Ekintzailetza eragileen guneak lehenetsi ditu lan ildoak

2023-03-01

Eskualdeko Hausnarketa Estrategikoaren prozesua amaitu eta exekuziora bidean, Ekintzailetza gunea osatzen duten lan taldeko ordezkariak bildu dira gaurkoan (Urkome, Izarraitz Lanbide Heziketa, TKNIKA eta BIC Gipuzkoa). 

Kontuan izanik ekintzailetza ekosistemaren azterketatik ateratako lan lerroak eta hausnarketa estrategikotik ekintzailetza guneari dagozkionak, leheneste ariketa egin da, ekintzailetza eragileen gunearen lan lerroak zehazteko.

Bi lan lerro nagusi lehenetsi dira gunearen baitan, batetik, ekintzailetza kulturaren sustapena, bere osotasunean, gizartea aktibatzea, ekintzailetzaren balorizazioa eta talentu ekintzailea eta paraleloan, jarduera ekonomiko estrategikoetan ekimen berrien sustapena landuko da. Bere baitan ekintzailetza teknologikoa eta lehen sektoreari lotua ere kontuan izango dira.

IB Sarearen Kudeaketa Kontseilua -Urola Erdiko arlo sozioekonomikoko eragile publiko zein pribatuen arteko lankidetza sarea-ri dagokionez, elkarlan espazio honetako kide izango den ordezkaria ere adostu da. Ordezkaritza BIC Gipuzkoak izango du, bere ardura izango delarik, urtean zehar antolatzen diren bileretan Ekintzailetza gunearen ordezkari izatea, bertan lantzen diren proiektu eta egitasmoen lotura izanez. Orain arte enpresa, hezkuntza, enplegu eragile eta udalen ordezkariek osatzen zuten espazio hau, zabaldu egingo da eta aurrerantzean ekintzailetza, merkataritza eta turismo arloko ordezkariek ere parte hartuko dute bertan.

IB Sarearen Kudeaketa Kontseiluak eskualde ikuspegia oinarri, sareko kideen nahiz eskualdearen garapena eta berrikuntza ditu helburu, honetarako proiektu eraldatzaileak garatzen dituelarik lankidetzan.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia