Iraurgi Berritzeneko gobernantza-ereduaren baitan egin zen pasa den ostiralean Ekintzailetza Gunearen bilera, bertan eskualdeko ekintzailetzaren egoera eta datozen hilabeteetarako lan-ildo nagusiak landu zirelarik.
Saioan zehar, 2026rako lan-lerro nagusi gisa negozioen eskualdatzea lehenetsi zen, eskualdeko jarduera ekonomikoari jarraipena emateko funtsezko erronka gisa identifikatuta.
Horrez gain, beste hainbat ildo ere aztertu ziren:
- Balio kate estrategikoetan identifikatutako aukerekin lerrokatutako ideiak bultzatzea
- Ekintzailetza kulturaren sustapena eta ikusgarritasuna
- Elkarlan proiektuak sustatzen jarraitzea sektore desberdinetako enpresen artean
Bilera honek agerian utzi zuen lankidetzak funtsezko papera duela eskualdeko ekintzailetza ekosistema indartzeko eta etorkizuneko erronkei modu koordinatuan erantzuteko. Gunea, egun Urkome, Izarraitz Lanbide Heziketa, BIC Gipuzkoa eta TKNIKAk osatzen dute.