Elkar EKIN Lanean Proiektuan zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren eskualdeko 107 langabetuk parte hartu dute

2022-04-12

Iraurgi Berritzenen Enplegu Arloa, Urola Erdian langabezia murriztu eta enplegua sustatzeko helburuarekin azken urteetan profilen arabera ekintza lerro estrategiko desberdinak ari da garatzen eskualdeko eragileekin lankidetzan.

Hauen artean, zaurgarritasun egoeran edo arriskuan aurkitzen diren langabetuei zuzenduriko “Urola Erdian ElkarEkinez UE3” proiektua aurkitzen da. Honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz.

Proiektu honek, eskualdeko 107 pertsona langabeturen laneratzeko ibilbideak ahalbideratu ditu azkeneko hilabeteetan, konpetentzia teknikoak, oinarrizkoak eta lanbide ziurtagiriak lortzera bideraturiko 9 ikastaroren bitartez. Izarraitz Lanbide Heziketa zentroan eman diren ikastaro teknikoetan (Iturgintza, Elektrizitatea eta Soldadura) eskualdeko hainbat enpresen bisitak izan dira. Partaideek oso balorazio positiboa egin dute ikastaroaz eta bisitez, oso informazio baliagarria jaso baitute enpresa bakoitzean eskatzen den profil motari buruz.

Captura_de_pantalla_2022-04-12_a_las_13.06.07.png

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia