Pasa den Azaroan eman zitzaion hasiera, eskualdeko langabetuei zuzenduriko Laneratzeko prestakuntza-Eraikuntza tailerrari.
Guztira 500 orduko iraupenarekin, maiatzera arte iraungo du prestakuntza teoriko- praktiko honek. Hasiera batean ikastaroan parte hartzen hasi ziren 13 pertsona langabetuetatik 2 laneratu egin direnez, momentu honetan 11 pertsona ari dira bertan parte hartzen.
Prestakuntza honen zati praktikoari dagonionez, Azpeitiko lokal bat erreformatzeko lanetan ari direnez, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arloko teknikariak bertan izan dira, bertatik bertara egiten ari diren eraberritze lanak ikusi eta ikastaroko irakasle eta hezitzaileakin partehartzailen jarraipena egiteko helburuarekin.
Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Erginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da bera. Proiektu honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Honen bitartez, pertsonei gaitasun profesionalak (IGELTSERITZA / ITURGINTZA / ELEKTRIZITATEA) eta soziolaboralak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera eskainiko zaie, beren gizarte- eta lan-egoera hobetzeko, prestakuntza- eta lan-prozesuak osatuz.