Elkar-Ekin Lanean, Urola Erdian gizarte bazterkeria edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratze eta laneratze proiektu estrategikoaren baitan, “Oinarrizko Gaitasunak 2. Maila” prestakuntza martxan da

2022-12-16

Abenduaren 12an Azpeitian eta 14an Azkoitian, hasi dira eskualdeko langabetuei zuzenduriko “Oinarrizko Gaitasunak 2. Maila” ikastaroak.

30 pertsona langabetuk hartuko dute parte, orain hasi eta 2023ko apirila arte iraungo dituen ikastaroak. Hauetatik askok aurretik Oinarrizko Gaitasunak 1 gainditu dute, eta honekin prestakuntza ibilbide integratuari jarraipena ematen diote.

Guztira 240 orduko iraupena izango du eta ondoren partehartzaileek prestakuntza teknikoa egiteko aukera izango dute: Soldadura edo Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea.

Prestakuntza hau, Iraurgi Berritzeneko Enplegu Arlotik lantzen ari den “Urola Erdian ElkarEkin Eraginez III – UE3” proiektuaren baitan kokatzen da eta pertsona langabetuei bide ematen die prestakuntza ibilbide integratua egiteko: “Oinarrizko Gaitasunak 1. Maila” egin, ondoren “Oinarrizko Gaitasunak 2. Maila” burutu eta, azkenean, ikasketa teknikoak (Soldadura edo Mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta ematea) jasotzea.

Honekin batera, dagoeneko martxan da ere Laneratzeko prestakuntza – Eraikuntza tailerra.

Proiektu honen helburu nagusia zailtasun egoerak dituzten pertsona langabetuei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbide egokituak eta eraginkorrak eskaintzea da, horretarako eskualde mailako zerbitzuak integratuz. Une honetan, guztira 43 pertsona ari dira parte hartzen.

iraiurgi berritzen, elkarlan saio baten irudia